Zer da Ikas2deak?
Azalpen labur bat ikas2deak proiektuari buruz
Ikas2deak Hezkuntza 2.0 programa:
Lanbide ezberdinetako profesionalak ikastetxez ikastetxe
Ordubeteko hitzaldiak
Lehen Hezkuntzako 3. zikloko, DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta
Gehienez 40 ikasleko taldeak
Hitzaldi bakoitzeko ikastetxeak 50 euro ordainduko ditu
Eskaera egiterakoan ESKABIDEAK atalean sartu eta bertan eskatzen diren datu guztiak bete: IKASTETXEA, HELBIDEA, TELEFONOA, IRAKASLEA, TALDEA, HIZLARIA, HITZALDIA EGITEKO DATA (proposamena).
Zuzendari jauna/anderea:
Aurten berriro Ikas2deak Hezkuntza 2.0 programa aurkezteko zuzentzen gara zuengana.
Programa honen helburuak honako hauek dira:
– Lan mundua ikasleengana hurbiltzea.
– Ikasleak bere gaitasunak eta zaletasunak identifikatzen laguntzea.
– Ahaleginaren garrantzia eta etengabeko formakuntzaren beharra azpimarratzea.
– Euskara eta lan mundua eskutik doazela erakustea.
Programa honetan parte hartzeko betebeharreko baldintzak:
– Lehen Hezkuntzako 3. zikloko, DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta dago.
– Hitzaldiko gehienezko kopurua 40 ikasle da.
– Hitzaldiko ikastetxeak 50 euro ordaindu beharko ditu.
– Ordubeteko saioak dira.
2020-2021 ikasturterako eskabideak egiteko epea zabalik duzue dagoeneko urriaren 31ra arte.
Bestelako zalantzak argitzeko ondoko e-maila eta telefonoak erabil ditzakezu:
info@ikas2deak.com 655740367 (Patxi)
ane@ikas2deak.com 649130052 (Ane )
Beste barik, eskaerak egitera irakasleak anima ditzazun eskatuz, har ezazu gure agurrik zintzoena.

ZURIÑE HIDALGO
Zuriñe Hidalgo (Gasteiz, 1990) irakaslea, telebistako aurkezlea, abeslaria eta musikagile euskalduna da. Haur hezkuntzako ikasketak burutu zituen eta irakasle lanetan ibili den arren, txiki txikitatik musika eta telebistaren munduan murgilduta ibili da eta gaur egun ere, bietan jarraitzen du.
ETB1eko hainbat saioetan parte hartu eta beste hainbat aurkeztu ditu, gehienak musikarekin loturikoak. 2010etik, HESIAN musika taldeko abeslari eta kantagilea da.
THIERRY BISCARY
Kantua, perkusioak (txalaparta, pandereta, danborrak)
Anhauztar (Baxe Nafarroa) honek talde ainitzetan kantatu du : Bost gehio, Bolbora, Hegalka, Triki traka, Kokin, Kalakan.
Musika tradizionala, munduko musika eta musika klasikoa alorretan interpretatzaile bezala ibiltzeaz gain, autodidakta hau autore- konpositorea da.
2006an, Thierryk Katia eta Marielle Labèque pianista ospetsuak ezagutu zituen eta haien Ravel-en Boleroa proiektua lantzen hasi zen. Ondoren, bere gazamak bultzaturik, Kalakan taldea 2009an sortu zuen. Hirukote honekin, 7 urtez, musikari ezberdinekin lan egin zuen : munduko musika arloko musikariekin (Oreka Tx, Artus, Dobet Gnahore), musika klasikokoak (Freddy Eichelberger, Lachrimae Consort, Yves Rechsteiner eta Alpbarock, Montpellier-ko Orkestra Nazionala, Gabriel Erkoreka, Espainiako Orkestra Nazionala eta Juanjo Mena) edo pop musikako artistekin (Madonna) besteak beste.
2017an, erdi arotik gauregunerat egin den euskal konpositore herrikoi eta klasikoen errepertorioa ikertzen hasten da. Hegiak taldea osatzen du Oreka TX txalapartariekin, Ander Zulaika perkusionistarekin eta Eñaut Elorrieta kantariarekin. Talde horrekin Labeque ahizpen Amoria izeneko disko (Deutsche Grammophon zigilupean) eta zuzeneko biran parte hartzen du.
2018an bere bakarkako karrera abiatzen du. Manez eta Kobreak diskoa plazaratzen du metalezko tresnen eta kantari talde batekin.
2019an, Zaz frantses kantarixarekin euskaraz abesten du. Kukai dantza konpainiaren Oskara ikuskizunarekin Avignon hiriko festibaleko sail ofizialean parte hartzen du.
Aldi berean, kantu tailerrak eskeintzen ditu Euskal Herriko hiri ezberdinetan (Donostia, Zarautz) eta Kalapita produkzioak bere ekoizpen enpresarekin zerbitzu ezberdinak garatzen.
ASIER ALTUNA
ZINEGILEA (zuzendaria eta gidoilaria)
ASIER ALTUNA IZA, Bergara, Guipuzkoa, 1969
Zuzendaritza ikasi zuen Andoaingo Zinema eta Bideo eskolan.
Gidoiak idazteko hainbat tailer egin ditu Kubako San Antonio de los Baños eskolan, Venezuelan eta Gasteizen.
FILMOGRAFIA ZUZENDARI ETA GIDOILARI GISA
Film luzeak:
-AGUR ETXEBESTE fikzioa, Aupa Etxebeste bezala Telmo Esnalekin batera idatzi eta zuzendua. 2019ko Zinemaldian estrenaldia
-AMAMA, 103 min, fikzioa, 2015eko urriaren 16an estreinatuko da aretoetan.
-BERTSOLARI, 90 min, dokumentala, 2011ko urriaren 12an estreinatu zen aretoetan.
-AUPA ETXEBESTE!, 90 min, Telmo Esnalekin batera idatzia eta zuzendua. 2005eko irailaren 23an estreinatu zen aretoetan. Zuzendari berri onenaren Goya sarirako hautagaia.
Film laburrak:
2014 – SOROA, 13 min, Donostiako Zinemaldiaren Zabaltegi atalean estreinatua.
2013 – ZELA TROVKE – BELARRA MOZTEN, 13 min, Donostiako Zinemaldiaren Zabaltegi atalean estreinatua. 80 nazioarteko jaialdi. 21 sari. Zinema Akademiak metraje luzeko dokumental onenaren GOYA sarirako hautagai gisa aukeratua.
2010 – ARTALDE, 8 min, Zinebin estreinatua eta film labur onenaren lehen sariaren irabazlea. 100 nazioarteko jaialdi baino gehiago, 40 sari.
2005 – SAREAN, 5 min.
2002 – TOPEKA, 4 min.
1999 – 40 EZETZ, 14 min. (Telmo Esnalekin batera idatzia eta zuzendua)
1997 – TXOTX, 15 min. (Telmo Esnalekin batera idatzia eta zuzendua)
Telesaioa:
2008-2009 – BRINKOLA, 35 minutuko 13 kapitulu. ETB 1. Telmo Esnalekin batera idatzia eta zuzendua.
IRATI ANDA
Eskalatzailea.
Hamar urterekin hasi nintzen eskalada munduan murgiltzen. Hasieran denborapasa hutsa zen, lagunekin eta familiarekin denbora igarotzeko. Pixkanaka entrenamendu geroz eta zorrotzagoak egiten hasi nintzen eta txapelketan buru belarri zentratzea erabaki nuen, noraino iritsi nintekeen jakin nahi nuen. Hainbat urtetan profesionalki eskaladan jardun eta gero, lesio batek goi errendimendutik urrundu ninduen eta karrera bukatzera zentratu nintzen. Gaur egun kirol zientzietan lizentziatua naiz, irakaskuntzako masterra ari naiz amaitzen eta Espainiako gaztetxoen selekzioaren arduraduna naiz. Lehiatzen ibiltzen nintzenean ikasitakoa gaztetxoenekin elkarbanatzen dut eta orain txapelketa entrenatzaile bezala disfrutatzen dut, nahiz eta Espainiako kopan parte hartzen jarraitzen dudan.
Eskaladaz gain bertsoa ere lantzen dut. Araba inguruan saiorenbat edo beste egin ohi dut.
MAIDER YABAR
Trapezista eta aktoresa
Zirko eta antzerki eskola ospetsuetan formazio sakona egin ondoren-Rio de Janeiro,La Habanna,Bourdeaux,Toulouse, Madrid etab
eta ardura profesionala izanez 1998. urtetik, Ttantaka Vaiven edo Hika bezalako konpainietan ibilbide luzea egin ondoren, Azulkillas Zirko eta Kale Antzerkiko Konpainia sortu eta sei urtetan jardun zuen harekin bikoteko lana eginez.
2010. urtean , abentura berri bati aurre egin nahian, bakarkako lanari ekin zion, testu antzerkia akrobaziekin, pantomimarekin eta poesiarekin uztartzeko asmoz.
Zeinu hizkuntzaren interprete ikasketak amaituta ,proiektu berri batean buru belarri lanean hari da. Rojo Telón zirku antzerki konpainia berria sortu du , ikuskizun irisgarriak sortzeko asmoarekin.
SARIAK ETA IZENDAPENAK
– Maider Yabar emakumezko antzerki aktorerik onena izendatu zuen Euskal Aktoreen Batasunak 2000. urtean, Vaivén Producciones taldearen Sinvergüenzas / Lotsa gabe obran interpretatu zuen pertsonaiagatik.
– Donostia Saria 2001, euskaraz antzeztutako obra onenari: Sinvergüenzas / Lotsa gabe, Vaivén Producciones.
– Euskal Konpainiarik Onena saria Azulkillas Konpainiari, Leioako Off jaialdian, 2005. urtean: Encubando La luna.
– Azulkillas Konpainiarekin Golfes Circ de la Fira de Circ de Trapezi Vilanova i la Geltru 2006 saria irabazi zuen.
ITZIAR ITUÑO
Basaurikoa. 41 urte. Aktorea ogibidez. Euskaldun barria
Ikasketak burutu nituen Soziologia karrera amaitu arte. Antzerkia Basauriko Antzerki Eskolan ikasi nuen eta euskera Basauriko AEKren euskaltegian,Bolintxun.
Lan diferenteak egin ditut : bikoizle, Basauriko ikastolako jantokiko begirale,Fagor kooperatibako langilea izandakoa naz (urtebetez) baina nire lanik luzeena eta ezagunetakoa “Goenkale” telesaioan egin dot.
Antzerkian be ibilitakoa naiz Hika Antzerki Taldeagaz,Teatro Paraisogaz, Kanpingagsegaz, Txalo edota Ttanttakagaz.
Antzezlan batzuk aipatzearren: helduentzako”Gronholm metodoa”, “Seda”, “Lapurzuloa”,” Pakita”, “Ilunpetan”, “Hitzak”, “Barealde magikoa”…eta umeentzako : “izarrak”, “jostailuen gela”, “hiri basatia” eta abar…
Zinean be behar egin dot . “El final de la noche”,”Izarren argia”, “Dragoi ehiztaria”, “Lasa eta Zabala” eta “Loreak” pelikuletan .
Musika munduan be murgilduta nago. “Dangiliske” musika taldeko kidea naiz.
Ipuinkontalari moduan be banabil orain arte. Euskal Herriko eta munduko kondairak eta ipuinak kontetan dodaz.
KIMETZ ARANA BUTROE
Trapagaranen jaio zen 1982an. Herriko institutuan ikasketa ertainak amaitu ondoren, Nekazaritza Ingeniaritza ikasketak egin zituen Iruñean. Lan desberdinetan ibili da geroztik, izan hipika eskola baten eraikuntzan edo AEKn. Azken 4 urteak ordea Muskizeko La Rigada auzoan artzain ari da, burdinezko meatzeak izandako inguru batean. 3 pertsona ari dira bertan lanean, 250 ardi inguruko artalde batekin, idiazalbal gazta egiten dute eta bertatik bertara saldu.
Kimetzen lana garaiaren arabera aldakorra da; bizia batzutan, lasaiagoa bestetan. Arkume jaiotzea, esne jeztea eta gaztagintzan ari dira neguan eta udaberrian. Belarretan udan eta mendiko zelaiak garbitzen udazkenean. Gauza politak ditu sarri bere lanak, naturarekin harremana, norbera izatea bere buruaren nagusia… baina gogorrak eta zailak ere bestetan, inguru sozialik ez, konstantzia behar izatea. Dena den pozik ari da Kimetz, beti saiatuz lana, inguru soziala (familia-lagunartea) eta aisialdiaren arteko oreka bat bilatzen.
JON ANDER AGIRREGOIKOA
Ginekologoa da Jon Ander, eta azken hamarkada honetan ugalketara zuzendu du bere jakintza guztia. ART zentro ginekologikoan ari da gaur egun. Berak darabilen pedagogiak eta gauzak azaltzeko gaitasunak, ugalketa asistitura jotzen duten familiek askoz errazago ulertu eta modu atseginean lantzen dute prozesua Jon Ander Agirregoikoaren laguntzarekin.
2007. urtetik Euskal Herriko Unibertsitatean Ginekologia eta Obstretizia irakaslea da. Gurutzetako Ospitaleko (Osakidetza) Ginekologia sailean aritu da eta gaur egun Quiron Ospitalean ari da lanean, Ugalketa asistentzia saileko buru, aurretik ginekologo moduan urte luzetan lanean aritu ostean.
American Society of Human Reproduction (ASRM) eta European Society of Human Reproduction and Embryology (ESHRE) erakundeetako kide da hamarkada bat baino gehiagotik.
Eñaut Aiartzaguena
Eñaut Aiartzaguena Bravo naiz 1988an Iurretan sortua.
Iurreta non dagoen ez dakizuenok, saiatu Durangoko peajea pasa zenuten azken aldiaz gogoratzen…ba horixe! Peajea Iurretan dago! kar kar kar!!!
Umetatik gustatu izan zait marraztea (ez horrenbeste margotzea) eta hamaika komiki irakurtzen nituen. Oroitzapen benetan polita daukat Erramun Basajauna, Gabai eta Asterixen abenturen komikiekin. Gaur egun ere esku artean izaten ditut sarri (nahiz eta sekula ez dakidan non gorde leku faltan nabil) eta berriz bizitzen ditut bineta arteko abentura horiek.
Ikasketetan batxilergo artistikoa aukeratu nuenean irakasleek uste izan zuten erratu egin nintzela baina nik argi nuen Arte Ederretako ikasketak egin nahi nituela.
Ez dut unibertsitate garaiko abenturak kontatzen denborarik galduko. 2013.urtean bukatu nituen ikasketak eta beste lan batzuk egiten ibili eta gero 2014.urteko uda aurretxoan ekin nion komiki tirak egiteari. Egia esan ez dute halako arrakasta handirik ere, baina ongi pasatzen dut lan honetan. Eta dirurik ematen ez badu ere horrelako lanekin aurrera ateratzen saiatuko naiz, izan ere, nork behar du sosik irriz ari denean?
GARBIÑE LOPEZ DE URALDE
Garbine, 38 urte, Familia harrera profesionala.
Elgean jaio zen (Araba), Gizarte Langintza ikasketak burutu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, ondoren haurraren babesean espezializatu zen.
Orain dela zortzi urtetik familia harrera profesionalean lan egiten du bere baserrian, bere familiarekin eta bi gaztetxoekin bizi da.
Zein da bere lana? Foru aldundiko bi ume bere etxean hartu eta bere familiarekin zaintzen ditu. Haur horiek familia normalizatu bat ezagutu eta bertan, beste edozein kide bezala, hazi eta hezteko ardura du Garbiñek. Horretarako, umeak zaintzen ditu, maitatu eta beraiek parte hartzen duten egunerokotasuna eskaintzen die, non poliki poliki bizi duten egoera berri horretan hezten doaz, hamazortzi urterekin bere bidea egiteko gai izan daitezen
Zazpi urte horietan, lau umerekin lan egin du:
Lehengo gaztea: Exxxxx hamabost urterekin sartu zuen bere familian, hiru urte pasatxo egon zen eta hamazortzi urte betetzean, bere bizitza egiten hasi zen….
Bigarrena: Lxxxx , haur jaio berri bat izan zen, bere amak adopzioan eman zuen, horregatik Garbiñek ospitaletik hartu, eta bi hilabetean zaindu zuen bere familiarekin batera, adopzio familia bat bilatu arte. Hamar asterekin, bere famili eta etxe berrira joan zen eta han dago oso gustura.
Hirugarrena: Sxxxx hamaika urterekin joan zen Garbiñeren familiara, aurten hamazortzi urte bete ditu. Oso gustura dabil baserrian, artzain izatea pentsatzen du.
Laugarren eta azkena momentuz: Jxxxxx hamahiru urterekin joan zen baserrira, eta orain hamazazpi dauzka, hor dabil animaliak zaintzen, futbolean jolasten eta bizitzaz disfrutatzen.
Erraza dirudi?….. Hori ez dakigu, baina lan polita dela…. ez izan dudarik
TRAKA MATARAKA musika tailerra
Jon Urrutia (Bilbo, 1978). Kitarra eta bibolina jotzen ikasi zuen “Juan Crisostomo de Arriaga” (Bilbo) kontserbatorioan.
Deustuko unibertsitatean Musika hezkuntza eta Antropologia burutu zituen.
Proiektu ezberdinetan parte hartu du eta instrumentu ezberdinak landu ditu, kitarra elektrikoa kasu.
Horrez gain, musika ikerketa arlotik jarraitu du bere formakuntza: perkusio instrumentuak, haize musika-tresnak, armonia, konposizio-teknikak, moldaketak, eta abar, aztertuz.
TAILERRA
Material birziklatuaz edo etxean aurki dezakegun edozein objekturekin musika tresnen funtzionamenduan barneratuko gara eta beharrezko gailuen erabilpen egokia ikasiko dugu.
Haize, hari edo perkusio tresna mota ezberdinak, eta hauek jotzeko oinarrizko ezaguera akustikoak jolasaren bidez gozatuko ditugu lagun, ikaskide eta famili artean, besteak beste.
- Musika tresnen funtzionamendua eta erabilera ezagutu eta ulertu; intuizio eta praktikaren bitartez, musika ulertu.
- Musika eta gainontzeko arte eta zientziekiko jakinmina piztu; eguneroko bizitzatik adibideak eman eta sortu.
- Birziklaturiko etxeko gauzekin mota bakoitzeko musika-tresnak eraiki.
- Kontzientzia eta jarrera kritikoa eta erreflexiboa landu, aire-kutsadura eta kontsumo arduragabearen aurrean.
- Musika ezagutu, ulertu eta erabili. Soinua eta musika-tresnen inguruko oinarrizko hiztegia eta kontzeptuak barneratu.
- Norberaren izaera eta autonomia instrumentuen bidez adierazi. Musika denon eta elkarren artean komunikatzeko erabili.
- Irudimena, sormena eta produkzioa segurtasun-iturri egin. Norberak egindako lanak gure buruarekiko estima biderkatzen du.
- Gailu ezberdinak modu seguruan erabiltzen trebatu. Hau da, adinaren eta helburuaren arabera aukeratzen irakatsi.
- Musika eta kultura aniztasuna balioetsi.
TrakaMatraka Promo Bideoa from Trakamatraka on Vimeo.
Kontaktua
Kontakta ezazu
info@ikas2deak.com
ane@ikas2deak.com
“2020-2021 ikasturterako eskabideak egiteko epea urriaren1etik urriaren 31ra arte zabalik izango duzue.
Hurrengo eskabideko atal guztiak bete itzazu eta bidali eman.
Zalantzak argitzeko:
ane@ikas2deak.com helbidera idatzi edota 649.130.052 (Ane) deitu.
info@ikas2deak.com helbidera idatzi edota 655.740367 (Patxi) deitu. ”
