MIREN JOSU OMAETXEBARRIA

Miren Josu Omaetxebarriak 39 urte ditu.
Zientziatako ikasgaiak letretakoak baino gustokoak zituela eta Leioako kanpuseko Zientzia eta Teknologia fakultatean egin zituen Biologiako ikasketak. Mikrobiologia espezialitatea egitea erabaki zuen. Begi bistaz ikustezinak diren izaki horiek jakinmina piztu zioten. Aldi berean, eta laborategi batean lan egin nahi zuenez eta ikerkuntza zer zen ikasi nahi zuenez Genetikako laborategian sartu zen barne ikasle gisa. Huraxe izan zen ikerkuntzarekin (pipetak, esperimentuak, emaitzak, emaitza gabeziak…) kontaktua izan zuen lehen aldia. Hasieran barne ikasle nagusiagoei laguntzen jardun zuen, ondoren bere proiektutxoak aurrera eramateko aukera izan zuen. Ikasketak burutzerakoan tesina egin zuen, ikerketa lan edo karrera bukaerako proeiktu baten antzekoa. Ikertzaile bidea urratzeko hastapenak izan ziren horiek.

Tesina bukatutakoan atzerrian egonaldiak egiteko bekak zeudela jakin eta eskaera egin zuen. Finlandiara, Helsinkiko Unibertsitatera joan zen urte beterako. Han, mikrobiologiako ikertzaile talde batekin egin zuen lan. Nazioarteko jente ugari zegoen lan talde hartan eta esperientzia izugarria izan zen, ez soilik profesionalki, pertsonalki ere. Beste kultura, jente, hizkuntza batzuek ezagutzea oso aberasgarria da. Mundua beste era baten ikusten eta ulertzen lagungarria da oso.
Urtebeteko Finlandiako egonaldia eta gero Medikuntza fakultateko Inmunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia saileko laborategian onartu zuten bertan Tesia egiteko. Tesia bukatu eta doktoradutza ondorengoko egonaldi bat egitera joan zen, oraingoan Dinamarkara eta 2 urte t’erdirako. Han proteomikan espezializatu zen, eta orain, Euskal Herriko Unibertsitatean, munduko beste zenbait talderen gisara, proteomika taldean dihardu.